domingo, 11 de diciembre de 2011
miércoles, 7 de diciembre de 2011
jueves, 17 de noviembre de 2011
sábado, 29 de octubre de 2011
martes, 27 de septiembre de 2011
miércoles, 21 de septiembre de 2011
Hasi da kurtso berria!
Jadanik oporrak pasa egin dira ia eta unibertsitatera eta rutinara bueltatzea tokatzen zaigu ikasleoi, ondorioz lan egiten hasi beharko gara gogor kurtsoa behar bezala ondo ateratzeko; buru hausteak, nekeak, lanak...eta gozatzeko momentuak ere, noski hemen dira berriro, beraz, ANIMO!!
sábado, 21 de mayo de 2011
BALDATIKA BERPIZTEN_EMAITZA FINALA
Testuingurua eta proiektuaren azalpena_
Kokapena_
Baldatikan sortzen den gune (planoan ikusten dena eskuinetara) horren antzeko bat sortzea da nahia, gaur egun bakarrik bi etxebizitzaz osatua dagoen gune horretan proposamen berri hau kokatuz.
Kokapena_
Goiko solairuan kokatzen diren terrazak, bizilagunentzako leku amankomuna izateaz aparte, etxebizitzen atzeko aldean kokatzen diren baratzekin lotura sortzen dute.
Zerrategiaren kokapenari dagokionez, egurra jaso, landu eta etxebizitzak eraikitzeko prozesu horretan erdigune moduan ikusita, "pinu-etxebizitza" multzo horren erdian kokatzea logikoena iruditu zitzaidan. Egurra moztu, zerrategira eraman eta bertan landu ondoren, eraiki beharreko etxebizitzen eremura zuzenean joango da.
Altxaera nagusia_
Etxebizitzen zehazpena_
Egitura eta erikitzeko sistemaren zehazpena_
martes, 19 de abril de 2011
Baldatika berpizten_Prozesua
Baldatikako azterketan egiten aritu ondoren zuzenketa kolektiboa egin behar izan genuan eta bertatik hainbat ondorio atera nituen nere proiekturako onuragarriak izan zitezkeenak.
Hasiera batean egindako azterketatik "zentral hidroelektrikoa" berreskuratzearen ideai sortu zen eta horrekin bat, gaur egun mantentzen duten ogiaren ohitura kooperatiba txiki batean isladatzea, baino zuzenketan beste hainbat faktore agertu ziren, hala nola, inguruko pinudien erabileraren inguruko gogoeta edota baratzak eta merkatuen ingurukoa.
Nere proiektua gauzatzeko zirkulu itxi bat beharrezkoa nuela pentsatu nuen; zirkulu itxi hori aktibatzeko elementu generadore bat eduki behar nuen baita ere; batetik, Baldatikara bizitza ekartzeko gai dena eta bestetik, onura jakinen bat emango ziena bertakoei zein bertara doazen auzokide berriei. Eta jakina bertan garai baten egondako ekintza bat izanez gero are hobeto.
Beraz, hasierako azterketan agertutako zentral elektrikoa generadore hori izan daitekeelakoan planteatu dut nire proiektua. Orain dela hainbat urte ibai ertzean funtzionamenduan zegoen errota berreskuratu egingo dut ur jauzi txiki baten bitartez Baldatika ingururako elektrizitatea lortzeko, auzuneak eletrizitatea doan jasoko du zentral txiki honen mantenimenduan auzolaguenen artean egitearen truke.
Baino logikoa denez, zentral elektriko txiki bat eta honek doan sortzen duen elektrizitatea ez da nahiko auzoari eman nahi diogun bizia emateko, baino hasierako puntua izan daiteke jendea erakartzeko.
elementuak argi agertzen dira:
Proiektua gauzatzeko beharrezkoa den historia badaukat, eta behin zirkulua behin itxita egon elementu bakoitzaren garapena beharrezkoa da.
Baldatikako eremuan murgiltzen garela, nire proiekturako bi gune bereiz ditut; Baldatikako eliza eta elkartearen artean sortzen den bideari jarraituz Olaeta izeneko baserri multzo txiki batera ailegatu gaitezke eta beherago joaten bagara ibai ondoan kokatzen den errota zahar batekin topatuko gara.
Kontuan hartuta ur saltoa errota zaharra dagoen tokian kokatzen dudala bide batez eremu honetako jendearentzat aisialdirako gune bat sortzen dut. Ondorioz, Olaeta eta Baldatika lotzen zituen bidea berreskuratu eta hiru eta hiru eremu hauek lotzea da egiten dudana.
Kokapen plano orokorra:
Elementu bakoitzaren azalpen zehaztuagoa:
_"Zentral hidroelektrikoa" eta inguruan sortzen den aisialdirako gunea
Ur saltoa ibairen ondoan egoteko beharra dauka nahi ta ez, eta bide batez aisialdirako gunea sortzeko aukera eskeintzen dit.
Bertan bizi den jendeak leku atsegin bat uraz zein mendiaz goxatzeko aproposa dena edukitzeko eskubidea du ere, udan Gernika edota Bermeoko igerileku zein hondartzetara joateko beharra ez edukitzeko eskubidea. Beraz, malda handiak dituen eremu honetan, berreskuratu beharreko errota irekitzen den eremu lauago batean kokatzen dela ikusita, aukera ezin hobeagoa da leku atsegin eta lasai bat planteatzeko.
_Zerrategia
Elektrizitatea doan edukitzeak jendea erakarriko duelakoan, etxebizitza berriak eraikitzeko beharra egongo da.
Landalurrak beharrezkoak ez ziren momentuan pinuak landatzeko joera egon zen, gaur egun, pinu hoiei ez zaie erabilerarik ematen eta eraikitzeko egokiak direla jakina da. Beraz, Baldatikara bizitzera datorrena bertan bizitzearen truke, bertakoei onurak ekarriko dizkiolakoan, berriak egiten diren etxe denak bertako biztanleei erositako egurrarekin egin beharko dira, egurrarekin eraiktzeko beharraren ondorioz zerrategi baten eraikitzea.
_Etxebizitzak
Etxebizitzak zerretegiarekin zuzenean lotuak daude; egurrarekin ekoitzi daitezkeen tamainen araberakok izango direlako, zerrategian moztuko diren pieza handienak 5 metrokoak izango dira (habe 5m; habexka 3m eta zutabe 3,5m) (horrekin zerrategiaren eraikinaren tamaina era mugatu egiten da) beraz pieza hauen konbinaketaz ateratzen diren moduluen arabera egingo dira etxebizitzak.
Kokapena eta etxebizitzek jarraituko duten idea azaltzeko eskema txiki batzuk, azkenean azterketa egiten hasi ginen momentutik ateratako ondorioei erantzun bat emateko asmotan diseinatuko ditut.
Behin hasierako ideia eta eskema hauek dauzkadala orain lantzea dagokit.
lunes, 28 de marzo de 2011
Baldatika aztertzen II_
Baldatikan egin beharreko proiektua egin ahal izateko aldez aurreko azterketa baten beharra dago, bertan pasa egin diren gauzak, baserrien eta jendearen garapena, gaur egun dagoen egoerara ailegatzeko izan diren gertakariak...
Bertara bigarren aldiz joan ginenean, auzoaren inguruko datu gehiago edukitzeko asmoarekin, bertako jendearekin hitzegitea erabaki genuen, bi etxe desberdinetako jabeekin aritu ginen eta hainbat datu berri eman zizkiguten, geroago gure proiektuaren antolamendua garatzeko baliagarriak izan daitezkeenak.
Kontatu ziguen dena idazten bagenuen, gauzak ahazteko arriskua dagoenez, erabaki genuen bideoan gabratzea,beraz hemen agertzen den bideo honetan ikusiko dituzue Baldatika auzoaren datu interesgarrietako asko.
Behin lekuan egonda, bakoitzaren ikuspuntuak, jendearen istorioak etabarrekoak jasota, azterketa bat egin eta ondorioak ateratzeko garaia da.
Baldatika eta inguruko mapa topografikoa |
Gaur egun ordea, bertara joan diren bizilagunak, bertan euren etxe berria eraiki eta ingurukoekin harremanik ez daukate, euren lana daukate hirian eta ondoko etxekoek ez zaizkie axola, lehen zegoen harreman estu hori galdu egin da urteetan zehar.
Ondorio horretara heltzeko, bi azterketa bide hartu ditugu, batetik herriaren garapena (zer gertatu den, baserriak nola garatu diren, orain dela aspaldiko egoera...) eta bestetik, baserriaren eta gaur egun, landalur eremu hauetan, egiten diren etxebizitza berrien arteko ezberdintasunak.
Azterketa hauen ondorio nagusia, lehen aipaturikoa da, lehen zegoen jarrera, harremana edukitzeko bizilagunekin gaur egun ez da sortzen horrelako auzoetan, biztanle berriek euren bizitza daukate ingurukoari erreparatu gabe; gure ustetan egoera hau ez zen eman beharko, leku hauetan sortzen zen giroa gauza oso interesgarria baitzen, beraz helburu argi horrekin BERTAKO ANTZINAKO HARREMAN ETA ELKARBIZITZA GIROA BERRESKURATZEA ETA BERMATZEA, gure proposamena egiten dugu.
Bi erabaki edo proposamen mota gauzatu nahi ditugu, batetik,
_era fisikoan herria garatzerakoan bertan eraikinak kokatzeko arau minimo batzuk ezartzea
eta bestalde,
_zentral elektriko eta ogia egitearekin loturik dauden ekintzak, batetik jendea erakartzeko baino baita ere, bertara doan jendea auzuneko giro ona bermatzeko konpromezua har dezan.
AUZUNEAREN ERAIKINEN KOKATZEAREN ARAUTZEA
gaur egun egiten ari diren etxebizitzek euren partzelen erdian kokatzen dira eta normalean sarrerak ez daude espazio ireki amankomun batera begira jartzen, ezta kale nagusiaren kotan jartzen ere, beraz hurrengo urteetan egingo diren eraikinak honako baldintzak bete beharko dituzte:
· sarrera kale nagusiarei begira jarriko da eta harreman zuzena eduki beharko du honekin.
· ezin izango da inolako hesirik jarriko
ZENTRAL ELEKTRIKO ZAHARRA BERRESKURATU
ibai ondoan kokatzen zen zentral elektrikoa berregin eta horrela auzo guztiarentzako doako elektrizitatea lortuko dugu, auzolagunen artean zentrala kontrolatzearen truke.
OGIA EGITEKO KOOPERATIBA TXIKI BAT
egun berezietan soilik ogia antzinako labeetan egiteko ohitura daukate Baldatikan, hori dela eta bizilagunen arteko harreman hori bermatzeko, ogia egiteko kooperatiba txiki baten sortzea proposatzen dugu, denon artean (batek garia, besteak egurra labeantzako, banatzeko furgoneta, Gernikako azokan saltzeko...) eskala txikian hasita, handitu daitekeen kooperatiba proposatzen dugu.
Orain arte esandako guztiarekin, kontuan hartuta dauden elementua eta beharko direnak, hemendik aurrera ideaia hauek landuz gure proiektua jorratuko dugu.
domingo, 20 de marzo de 2011
_Azken txanpa!!
Kurtsoa aurrera doa eta gezurra dirudien arren Martxoan erdialdean gaudelarik kurtsoa amaitzeko bi hilabete besterik ez dira falta.
Dagoeneko azken proiektua aurkeztua dago eta horri aurre egiteko premia edukiko dugu orain, baserria eta bere inguruko moldaketa, berritzeari buruzko gaia lantzea tokatzen zaigu oraingoan.
Urdaibain jarraitzen dugularik Baldatika auzoan kokatzen gara, Gernikatik hurbil dagoen 4-5 baserri, eliza txiki eta biltzarrak egiteko etxetxo batez osatutako multzo txiki bat dela esan genezake.
Baldatikako auzunearen kokapena |
Baserria urteak eta urteak daramazki gure artean, orain dela 100 urte bizimodu arrunta zen, bertan bizi eta bertan lan egin; bakoitzak zeuzkan landa lurrak, abereak landuz eta bertatik lortutako elikagaiak salduz bizirauten zuten familiek.
Gaur egun gure herria garatu eta modernizatu den garai honetan, baserria, landalurren lanketa eta abereekin lan egitea ez dago jende gehienaren bizitzeko moduaren ideietan, beraz, gune hauektan bertan betidanik baserria eta landalurrak eduki dituztenak jarraitzen dute bizitza egiten edota etxebizitza berria eraiki eta bertara bizitzera joaten diren biztanle berriak, hauk normalean bertan betidanik egin den bizitza ereduarekin apurtuz eta hirian ematen den bizimodua eramanez.
Baldatikako argazki batzuk; Argazkiak: Marta Eugui |
Hori da arazoa, mendi artean kokatu adagoen eremu bat eta hiri edota herria bat ez dira gauza berdina, ondorioz ezin dira modu berdinean tratatu.
Horra hor galdera: NOLA TRATATU BEHAR DIRA NUKLEO HAUEK?
Hori izango da aste hauetan landu beharreko gladera eta erantzun beharrekoa, beraz erronka berriari ekingo diogu ahalik eta emaitza intesgarriena aurkitzeko.
viernes, 4 de marzo de 2011
EREÑOKO HARROBIA AKTIBATZEN_emaitza finala
Oraingoan landu behar izan dugun tokia ikutu berezi bat dauka, leku xelebrea dela esango nuke.
Ereñoko harrobi gorrian egokitu zaigu oraingoan proiektua gauzatzea, hainbat eta hainbat urtez bertatik harria atera ondoren, mendian egindako zulo sakona guztiz ahaztuta dago; beraz, hau aktibatu eta berrerabili ahal izateko egokitzea da dagokigun papera, bai eguneroko bizitzan gerta daitezkeen egoeretaralko, baita momentu puntualetan antolatu daitezkeen ekitaldi masiboetarako ere.
Argazkiak: Marta Eugui |
Bertara ailegatu nintzen lehenego aldian lekuak harritu ninduen, ez nuen pentsatzen mendi baten erdian horrelako leku bat egon zitekeenik, horrekin batera konturatu nintzen lekuak ez zuela behar beste munduko ezer erakargarria izan zedin, beraz aktibatzeko proiektu hau egin behar genuela esan zigutenean gauza xume eta eraldakorrik ez egin nahi nuela jakin nuen, baino zein da ekintza hori hain xume izanda horrelako leku bat aktibatzeko gaitasuna duena?
Bigarren aldi bat joan nintzen, buruan behin edukita ideiaren bat, ala ematen ez duen arren, ideiekin buruan gauzak beste modu batera ikusten baitira. Honako hontan, lehenengo aldian atentzio gehiegirik eman ez nion eta, deigarriak iruditu ziztzaizkidan plataformak ikusi nituen, azken finean harrobia plataformaz osaturik dago, baino bertan esku sartu ahal izateko modukoak direnak gutxi batzuk dira, beraz horiek sailkatu eta nere proiektuari ekin nion.
Beraz honako hau de nere proeiktuaren emaitza eta azaltzeko beharrezkoak diren irudi eta idatziak:
Maketaren argazkiak:
domingo, 6 de febrero de 2011
_PROIEKTUA LANTZEN II: EMAITZA FINALA_
Gure proiektua definitzen duen laburpen moduan konposatu dugun panela:
Gainontzeko informazioa:
_Maketa birtuala, hasierako modulu minimoaren kokapena erakusten duena:
_Proiektuaren zabaltzea:
_Proiektu malgua:
_Eraikitze sistemaren detaileak:
· Pareta motak, eraikuntza zehaztasunak.
· Ebaketa detailatuak
Gainontzeko informazioa:
_Maketa birtuala, hasierako modulu minimoaren kokapena erakusten duena:
_Proiektuaren zabaltzea:
Proposamenean kokatzen ditugun modulu kopurua ez da finkoa, hau da, guk hasierako beharrak asetzeko modulu kopuru minimoa jarri dugu, baino denborarekin sortzen dugun kooperatiba hazi daiteke eta ondorioz, beharrezkoa litzatekeen programa handiago horretarako modulu gehiago eraikitzea posiblea izango zen. Beraz, proposatzen dugun proiektua ez da proiektu itxi bat, baizik eta momentuan dauden beharren arabera moldatzeko gai dena.
Zabaltzea nolakoa izan daitekeen erakusteko prestatu dugun montai txiki bat:
_Proiektu malgua:
Eraikitzeko erabili dugun sistemaren ondorioz gure programan nahitaezkoak diren espazioak sortzen ditugu (klase teorikoak, tailerrak, zerbitzuak eta saltzeko lonja) baino horretaz gain, beste hainbat aukera ematen dizkigute mugikorrak diren paretak (erakusketak egiteko, udaran beste ekintzak sortzeko, egon ahal izateko espazioa...)
_Eraikitze sistemaren detaileak:
· Pareta motak, eraikuntza zehaztasunak.
· Ebaketa detailatuak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)