lunes, 28 de marzo de 2011

Baldatika aztertzen II_



 Baldatikan egin beharreko proiektua egin ahal izateko aldez aurreko azterketa baten beharra dago, bertan pasa egin diren gauzak, baserrien eta jendearen garapena, gaur egun dagoen egoerara ailegatzeko izan diren gertakariak...

Bertara bigarren aldiz joan ginenean, auzoaren inguruko datu gehiago edukitzeko asmoarekin, bertako jendearekin hitzegitea erabaki genuen, bi etxe desberdinetako jabeekin aritu ginen eta hainbat datu berri eman zizkiguten, geroago gure proiektuaren antolamendua garatzeko baliagarriak izan daitezkeenak.

Kontatu ziguen dena idazten bagenuen, gauzak ahazteko arriskua dagoenez, erabaki genuen bideoan gabratzea,beraz hemen agertzen den bideo honetan ikusiko dituzue Baldatika auzoaren datu interesgarrietako asko.

Behin lekuan egonda, bakoitzaren ikuspuntuak, jendearen istorioak etabarrekoak jasota, azterketa bat egin eta ondorioak ateratzeko garaia da. 



Baldatika eta inguruko mapa topografikoa
Baldatika betidanik mendian kokatu izan den auzoa izan da, baserriz osaturik, bakoitzak bere animaliekin, bakoitzak bere landalurrekin.... baino nahiz eta bakoitzak bere propietateak eduki ,auzolanek garrantzi handia hartzen zuten, hau da, bakoitzak bere lurrak lantzen zituen arren, laguntza beharrezkoa zen uneetan bizilagunak beti prest zeuden euren artean laguntzeko.





Gaur egun ordea, bertara joan diren bizilagunak, bertan euren etxe berria eraiki eta ingurukoekin harremanik ez daukate, euren lana daukate hirian eta ondoko etxekoek ez zaizkie axola, lehen zegoen harreman estu hori galdu egin da urteetan zehar.

Ondorio horretara heltzeko, bi azterketa bide hartu ditugu, batetik herriaren garapena (zer gertatu den, baserriak nola garatu diren, orain dela aspaldiko egoera...) eta bestetik, baserriaren eta gaur egun, landalur eremu hauetan, egiten diren etxebizitza berrien arteko ezberdintasunak.






 Azterketa hauen ondorio nagusia, lehen aipaturikoa da, lehen zegoen jarrera, harremana edukitzeko bizilagunekin gaur egun ez da sortzen horrelako auzoetan, biztanle berriek euren bizitza daukate ingurukoari erreparatu gabe; gure ustetan egoera hau ez zen eman beharko, leku hauetan sortzen zen giroa gauza oso interesgarria baitzen, beraz helburu argi horrekin BERTAKO ANTZINAKO HARREMAN ETA ELKARBIZITZA GIROA BERRESKURATZEA ETA BERMATZEA, gure proposamena egiten dugu.

Bi erabaki edo proposamen mota gauzatu nahi ditugu, batetik, 

_era fisikoan herria garatzerakoan bertan eraikinak kokatzeko arau minimo batzuk ezartzea 

eta bestalde, 

_zentral elektriko eta ogia egitearekin loturik dauden ekintzak, batetik jendea erakartzeko baino baita ere, bertara doan jendea auzuneko giro ona bermatzeko konpromezua har dezan.

AUZUNEAREN ERAIKINEN KOKATZEAREN ARAUTZEA  
 gaur egun egiten ari diren etxebizitzek euren partzelen erdian kokatzen dira eta normalean sarrerak ez daude espazio ireki amankomun batera begira jartzen, ezta kale nagusiaren kotan jartzen ere, beraz hurrengo urteetan egingo diren eraikinak honako baldintzak bete beharko dituzte:
                · sarrera kale nagusiarei begira jarriko da eta harreman zuzena eduki beharko du honekin.
                · ezin izango da inolako hesirik jarriko

ZENTRAL ELEKTRIKO ZAHARRA BERRESKURATU 
ibai ondoan kokatzen zen zentral elektrikoa berregin eta horrela auzo guztiarentzako doako elektrizitatea lortuko dugu, auzolagunen artean zentrala kontrolatzearen truke.

OGIA EGITEKO KOOPERATIBA TXIKI BAT  
egun berezietan soilik ogia antzinako labeetan egiteko ohitura daukate Baldatikan, hori dela eta bizilagunen arteko harreman hori bermatzeko, ogia egiteko kooperatiba txiki baten sortzea proposatzen dugu, denon artean (batek garia, besteak egurra labeantzako, banatzeko furgoneta, Gernikako azokan saltzeko...) eskala txikian hasita, handitu daitekeen kooperatiba proposatzen dugu.

Orain arte esandako guztiarekin, kontuan hartuta dauden elementua eta beharko direnak, hemendik aurrera ideaia hauek landuz gure proiektua jorratuko dugu.




domingo, 20 de marzo de 2011

_Azken txanpa!!

Kurtsoa aurrera doa eta gezurra dirudien arren Martxoan erdialdean gaudelarik kurtsoa amaitzeko bi hilabete besterik ez dira falta.

Dagoeneko azken proiektua aurkeztua dago eta horri aurre egiteko premia edukiko dugu orain, baserria eta bere inguruko moldaketa, berritzeari buruzko gaia lantzea tokatzen zaigu oraingoan. 

Urdaibain jarraitzen dugularik Baldatika auzoan kokatzen gara, Gernikatik hurbil dagoen 4-5 baserri, eliza txiki eta biltzarrak egiteko etxetxo batez osatutako multzo txiki bat dela esan genezake.

Baldatikako auzunearen kokapena

Baserria urteak eta urteak daramazki gure artean, orain dela 100 urte bizimodu arrunta zen, bertan bizi eta bertan lan egin; bakoitzak zeuzkan landa lurrak, abereak landuz eta bertatik lortutako elikagaiak salduz bizirauten zuten familiek.

Gaur egun gure herria garatu eta modernizatu den garai honetan, baserria, landalurren lanketa eta abereekin lan egitea ez dago jende gehienaren bizitzeko moduaren ideietan, beraz, gune hauektan bertan betidanik baserria eta landalurrak eduki dituztenak jarraitzen dute bizitza egiten edota etxebizitza berria eraiki eta bertara bizitzera joaten diren biztanle berriak, hauk normalean bertan betidanik egin den bizitza ereduarekin apurtuz eta hirian ematen den bizimodua eramanez.






Baldatikako argazki batzuk; Argazkiak: Marta Eugui

Hori da arazoa, mendi artean kokatu adagoen eremu bat eta hiri edota herria bat ez dira gauza berdina, ondorioz ezin dira modu berdinean tratatu.

Horra hor galdera: NOLA TRATATU BEHAR DIRA NUKLEO HAUEK?

Hori izango da aste hauetan landu beharreko gladera eta erantzun beharrekoa, beraz erronka berriari ekingo diogu ahalik eta emaitza intesgarriena aurkitzeko.




viernes, 4 de marzo de 2011

EREÑOKO HARROBIA AKTIBATZEN_emaitza finala

Oraingoan landu behar izan dugun tokia ikutu berezi bat dauka, leku xelebrea dela esango nuke.
Ereñoko harrobi gorrian egokitu zaigu oraingoan proiektua gauzatzea, hainbat eta hainbat urtez bertatik harria atera ondoren, mendian egindako zulo sakona guztiz ahaztuta dago; beraz, hau aktibatu eta berrerabili ahal izateko egokitzea da dagokigun papera, bai eguneroko bizitzan gerta daitezkeen egoeretaralko, baita momentu puntualetan antolatu daitezkeen ekitaldi masiboetarako ere.

Argazkiak: Marta Eugui

Bertara ailegatu nintzen lehenego aldian lekuak harritu ninduen, ez nuen pentsatzen mendi baten erdian horrelako leku bat egon zitekeenik, horrekin batera konturatu nintzen lekuak ez zuela behar beste munduko ezer erakargarria izan zedin, beraz aktibatzeko proiektu hau egin behar genuela esan zigutenean gauza xume eta eraldakorrik ez egin nahi nuela jakin nuen, baino zein da ekintza hori hain xume izanda horrelako leku bat aktibatzeko gaitasuna duena?

Bigarren aldi bat joan nintzen, buruan behin edukita ideiaren bat, ala ematen ez duen arren, ideiekin buruan gauzak beste modu batera ikusten baitira. Honako hontan, lehenengo aldian atentzio gehiegirik eman ez nion eta, deigarriak iruditu ziztzaizkidan plataformak ikusi nituen, azken finean harrobia plataformaz osaturik dago, baino bertan esku sartu ahal izateko modukoak direnak gutxi batzuk dira, beraz horiek sailkatu eta nere proiektuari ekin nion.

Beraz honako hau de nere proeiktuaren emaitza eta azaltzeko beharrezkoak diren irudi eta idatziak:








 Maketaren argazkiak: