lunes, 20 de diciembre de 2010

_Proiektua lantzen I_

 
 
Muruetako teilategia kokatzen den eremu berdinean lan egin behar dugu, eremu hau Urdaibairen mendebaldeko kostaldean kokatzen da, hain zuzen ere, itsasadarraren ertz-ertzean, marismak dauden eremuetatik oso gertu, hori dela eta uholdegarritasun eta hezetasun arazo garrantzitsuak egon daitezke bertan eraiki daitekeen edozerrekin, hau ez bada kontuan hartzen
behintzat.

Bestalde, herrietatik nahiko bakandua dagoen eremua da, landarediz betea eta alde batera utzia izan delaren itxura daukana.
Bertan egin beharreko ariketa eraikitzen den monetutik hamar bat urteko tartean bertatik desagertu behar den eraikina da, behin bere betebeharra egina ezer egon izan ez balitz bezala geratu behar da berriro eremua. 


Kokalekuaren  egoera argi edukita lanean hasi gara:

_programa: 
[25 ikasleentzako 2 gela + 25 ikasleentzako 2 tailer] espazio bakar batean ere lonja moduan funtzionatuko duena astean behin + zerbitzuak (komunak eta bulego gunea) + tren    geltokia.

_ideia:  
malgua izan behar den arkitektura bat behar dugu (tren bagoi batean garraiatu ahal izateaz aparte 12x2,5m), beraz baldintza hauek kontuan hartuta moduloekin hasi gara lanean. 

Funtsa: moduluen paretak nola ireki + moduluen arteko kokapena

_ proposamena:
 Lau kuboz osaturiko pieza litzateke non hauen paretak mugituz espazio desberdinak lortuko ziren. Hau da, gure programan zentratuz batetik eduki daitezke 2 gela eta bi tailer bakoitza independiente; eduki ditzakegu tailer handi bat eta gela handi bat; tailer edo gela txiki bat eta beste espazio handiago bat edo espazio bakarra ere. Azaldutako aukera hauek doaz lotuta guk nahita bilatutako aukerekin baino baliteke beste batzuetan antolatzea aktibitate bereziak, hitzaldiak, erakusketak, udan udalekuekin zerikusia eduki dezaketen jardunaldiak...beraz kuboen hormak beste era desberdinetara kokatu daitezke beharrezkoa izatekotan, aukera hori ematen dutelako, horretan bait datza gure arkitekturaren malgutasuna.

Laburpen moduan irudi honetan agertzen dira gure roiektuaren funtzesko ideiak eta hauek eraikitzeko sistemak, betiko legez irudi bat 1000 hitz baino balio gehiago dutelako:


Zoom batzuk...
_pasarelaren egituraren eskema:

_hormen irekitze sistema:
 
 _hormen irekitzeko era desberdinak:

_barnekaldeko erabileren araberako ebaketa batzuk:




lunes, 29 de noviembre de 2010

_Erronka berriari aurre egiten_

Oraingoan egin beharreko proiektua Muruetako teilategia kokatzen den inguruan gauzatu behar da, baino, Urdaibai gaur egun "erreserbatua" dago, ezin da ukitu, ezin da garapenak eman....guzti hori zalantzatan jartzeko asmoarekin gatoz. 
Baliteke paisaia apurtu gabe bertan arkitektura egitea? Benetan paisaia, urteak eta urteak, berdin jarraitu behar duela ingurua garatu gabe? Bakarrik turismoari begira? eta noiz arte turismotik bizitzen?

Galdera guzti hauen aurrean batzuk defendatuko dute paisaia bere baitan geratu behar dela, beste batzuek esango dute umeentzako diren kolonia batzuetan Guggenheim berri bat kokatu behar dela turismoa gehiago erakartzeko...eta guk zer diogu?

Paisaia mantendu behar dela, ondo. Garapena behar dela, ondo baita. Beraz non dago bidea?
Azken finean hau da ariketa berri honen  helburua, demostratzea bertakoei zein kanpokoei inguru horrek garapena eduki dezakeela sozio ekonomikoki, turismoa izan gabe, eta era berean paisaia errespetatuz.

Gaur egun, bertan kokatutako jarduera ekonomiko asko eta asko turismoari bideratuak dira, baino eta turismotik bizi ez diren hoiek? Hor sartzen da gure proiektua.

Gure proiektuan zentratzen bagara, gure planteamendua Gernika-Bermeo lotzen duen itsasbazterraren garepenean datza. Bi herriak oso gertu dauden arren, oso izaera desberdinak dituztela ere erraz antzematen da; Bermeo eta bere itsasoarekiko lotura historian zehar, eta Gernika eta bere landalurrekiko lotura.
Beraz, planteatzen duguna hurrengoa da, hain desberdinak diren bi herri hauen ekintza ekonomiko nagusi hauek lotzea, inguruan aurkitzen diren baserri eta sortuko ditugun piszifaktoria edo biberoekin, kooperatiba moduko bat sortzea. 
Baliteke inguruko jatetxeekin adostasun batera heltzea eta eurek beharrezkoak dituzten lehengai guztien hornitzaile bihurtzea; bioklimatikaren inguruko klaseak ematea baserri zein biberoetan beharrezkoak izango dituzten erikuntza berriak egin ahal izateko; kooperatibaren funtzionamendu egokirako eta antolamendurako beharrezkoak diren oinarrien klaseak edukitzea...

Lehenengo oinarria jarria dago, orain lanean jarraitzea tokatzen da!!







domingo, 28 de noviembre de 2010

_Etxebizitzek ez lukete garapenik jasan behar?

Azken aldi hontan konturatzen hasia naiz, errepidetik noan bakoitzean autobusean edota kotxean, gure inguruko herri eta hirien hazkundeetan egiten diren etxebizitza bloke kolektiboak oso antzekoak direla, berdinak direla ez esateagatik. Behin baino gehiagotan, herri zehatz baten egonda bertako etxe blokeren bat beste hiri edo herri baten ikusitako besteren bat ekartzen dit gogora, materialak, formak, tamaina....
Honen aurrean neure buruari galdetzen diot ea arkitektoei berritzaile izateko gogoak bukatu zaizkien, ematen du bakarrik berritu daitekeela eraikin publikoetan, antzokiak, museoak, estadioak....eta etxebizitzak zer?


Kontuan har dezagun, azken finean, eraikin               publikoetan ordu batzuk besterik ez ditugula ematen, baino                                                  Madrid; Argazkiak: Marta Eugui                     
etxebizitzetan BIZITZEN dugula, bere izenak esaten duen moduan. 
Ez litzateke hobeagoa, bezeroa den gizarteak beharrezkoak dituen etxebizitzetan denbora inbertitzea? eta geroz eta kalitate handiagoko etxeak egitea? Orokorrean, estankatua dagoela ematen duen eta arkitekturan hain garrantzitsua den sektore hau garatzea ez al da komenigarria?

Esan behar da ala ere, hainbat hirietan etxebizitza mota desberdinak eraikitzen ari direla, kanpotik ikusita asmo berriekin pentsatuak direla ematen duten hoietakoak, barrutik ikusi beharko ziren baita esateko benetan berritzaileak diren edo ez, baino gutxienez itxuran garapen bat jasan dute.

Honetaz idazterakoan, burura datorkit pasaden urtean Madrilera egindako bidaia, obra zehatz bat ikustera joan ginen arren, denbora aprobetxatzeko asmotan beste hainbat gauza ikusi genituen, horien artean Ballecas auzoko zati bat, eraiki berria den zatia. Bertan hainbat eraikin interesgarri ikusi genituen eta baita ere ulertezinak ziren beste hainbeste, hori ere kontuan hartzekoa da, garapena beharrezkoa dela eta berritzea etxebizitzaren kontzeptua, baino benetan onuragarriak edo erabilgarriak diren elementuen bitartez, eraikin hoiek pertsonen erabilpenerako baitira, bertan jende bizi behar delako.







                          Madrid; Argazkiak: Marta Eugui
 

lunes, 8 de noviembre de 2010

_PROIEKTUA LANTZEN VII_EMAITZA FINALA.plano gehigarriak_


_PROIEKTUA LANTZEN VII_EMAITZA FINALA_

Behingoz erantzun bat eman dioegu gure zalantza guztiei, proeiktua bat gauzatu dugu, hona hemen gure idei, proiektu prozesu, zein bukaera laburbiltzen dituen panela:


_Proiektua lantzen VI_

Gure proiektuaren parte garrantzitsuena den padarelaren egiturarekin bueltako gabiltza... igerilekua sintzilika, tirante erraldoiak......baino...nola eutsi????erori egingo da??... 
Lan da lan gabiltza ebaketa egokiaren atzetik,eta ematen du behingoz aurkitu dugula baino ebaketa desberdinak landu ostean noski!!



 Hona hemen gure proiektuan landutako ebaketa aukera desberdinak:

lunes, 1 de noviembre de 2010

_PERISCOPIO '10_

Urtero bezala, aurten ere, Gasteizen antolatu da Periscopio (2010-10-21/2010-12-09) delako argazki erakusketa, bere baitan gai desberdinak lantzen dituzten argazki bildumak daude, euren artean ezagunenetarikoa mundu osoan zehar dabilen World Press Photo sariak jasotako argazkiak, urtean zehar une esanguratsuenak erakusten dituen bilduma.

Horietaz aparte, beste hamaika erakusketa daude, hiriko leku desberdinetan zehar banandurik:












     Argibide gehiago:   http://www.periscopiovitoria.com/
 
Erakusketa hauek osatzen duten argazki asko eta asko, gure burbuila idealean bizi garen bitartean, munduan dauden egoera jasanezinak ageri zaizkigu. Pentsarazten dituzten gertakariak "ni hemen 1. munduan bizi nahiz, ez zait ezer falta eta arazorik ez daukat, noizbait zerbait gertatzekotan gehienez 10minututara laguntza edukiko dut, eta azken generazioko ez dakit zer gailu ez daukadanean, edo unibertsitatera joan behar naizelako, edo 2 lan entregatu behar ditudalako kexatzen naizela...HORRETARAKO ESKUBIDEA DAUKAT?!?!"
Ondoegi bizi gara eta ala ere kexu gara, jadanik gure burbuilan sartuta gaude begirada lurretik altxa gabe, eta telebistan ohituta gaude ikaragarriak diren irudiak ikustera, insensible utzak bihurtu gara....

Gustatuko litzaidake gaur egun egiten ari naizena etorkizunen mundu (MUNDUA handiegia agian?? benetan beharrezkoa dutenentzat zerbait baliozkoa egitearekin konformatuko nintzen...) hobeago bat egiteko balio izatea...

High tech?? Munduko eraikinik altuena?? Beharrezkoak ez diren eraikin polit-politak??? eta BENETAN BIZITZA DUIN BAT EDUKITZEKO BEHARREZKOAK DIREN GAUZAK EGITEN BADITUGU?!?!

lunes, 25 de octubre de 2010

_Proiektua lantzen V_

Gure proiektuari beste buelta bat eman diogu, proiektuan hainbeste garrantzi hartzen duen pasarela pasealeku bezala bakarrik funtzionatu ez dadin.



Paseo funtzioaz aparte solarium moduan planteatzen dugu bertan sare batzuk jarriz etzanda egon ahal izateko; baita ere lotura moduan erabiliko dugu igerilekuarekin batetik pasarelarekin zuzenean igerilekuetan aurkitzen ditugun eskalileren moduko batzuekin eta bestalde, goiko partearekin ere lotura ezartzen dugu egerilekuan zuzenean sartzen diren eskailera zabal batzuen bitartez.

domingo, 24 de octubre de 2010