Oraingoan egin beharreko proiektua Muruetako teilategia kokatzen den inguruan gauzatu behar da, baino, Urdaibai gaur egun "erreserbatua" dago, ezin da ukitu, ezin da garapenak eman....guzti hori zalantzatan jartzeko asmoarekin gatoz.
Baliteke paisaia apurtu gabe bertan arkitektura egitea? Benetan paisaia, urteak eta urteak, berdin jarraitu behar duela ingurua garatu gabe? Bakarrik turismoari begira? eta noiz arte turismotik bizitzen?
Galdera guzti hauen aurrean batzuk defendatuko dute paisaia bere baitan geratu behar dela, beste batzuek esango dute umeentzako diren kolonia batzuetan Guggenheim berri bat kokatu behar dela turismoa gehiago erakartzeko...eta guk zer diogu?
Paisaia mantendu behar dela, ondo. Garapena behar dela, ondo baita. Beraz non dago bidea?
Azken finean hau da ariketa berri honen helburua, demostratzea bertakoei zein kanpokoei inguru horrek garapena eduki dezakeela sozio ekonomikoki, turismoa izan gabe, eta era berean paisaia errespetatuz.
Gaur egun, bertan kokatutako jarduera ekonomiko asko eta asko turismoari bideratuak dira, baino eta turismotik bizi ez diren hoiek? Hor sartzen da gure proiektua.
Gure proiektuan zentratzen bagara, gure planteamendua Gernika-Bermeo lotzen duen itsasbazterraren garepenean datza. Bi herriak oso gertu dauden arren, oso izaera desberdinak dituztela ere erraz antzematen da; Bermeo eta bere itsasoarekiko lotura historian zehar, eta Gernika eta bere landalurrekiko lotura.
Beraz, planteatzen duguna hurrengoa da, hain desberdinak diren bi herri hauen ekintza ekonomiko nagusi hauek lotzea, inguruan aurkitzen diren baserri eta sortuko ditugun piszifaktoria edo biberoekin, kooperatiba moduko bat sortzea.
Baliteke inguruko jatetxeekin adostasun batera heltzea eta eurek beharrezkoak dituzten lehengai guztien hornitzaile bihurtzea; bioklimatikaren inguruko klaseak ematea baserri zein biberoetan beharrezkoak izango dituzten erikuntza berriak egin ahal izateko; kooperatibaren funtzionamendu egokirako eta antolamendurako beharrezkoak diren oinarrien klaseak edukitzea...
Lehenengo oinarria jarria dago, orain lanean jarraitzea tokatzen da!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario