Behin lan guztiak ikusita ikuspegi orokor bat edukitzea Urdaibairen inguruan errazagoa da, eta beraz, zeintzuk diren bertan dauden gabezi, muga, arazo edota puntu positiboak ezagutzea.
Gure azterketan jenedearen garrantzian zentratu ginen batik bat, eta ondorio gisa udan eta neguan dagoen jende kopuru desberdina oso garrantzitsua dela ikusi genuen, eta beraz proiektuaren garapenari begira,bertara, urteko edozein urtarotan, jendea erakartzeko soluzioak bilatzea beharrezkoa dela ikusi genuen (eta ez beti aparkaleku gehiago eginez, baizik eta garraio publikoaren erabilera sustatuz edota oinez edo bizikletaz joateko bide seguruagoak gauzatuz).
Lehenengo ondorioarekin lotua bigarrena egongo da, nola heldu Laidara (lehenengo proiektuaren kasuan)?, sortzen diren kotxe pilaketa saihestuz?, aparkaleku gehiago egin, utzi daudenak edo kendu eta garraiobide publikoko sare berria planteatu?
Lehenengo ariketa hau egin behar dugun tokian autoekin sortzen diren arazoak nabarmenak dira, batez ere udan jendea hondartzara doanean, eta horrekin zer egin gure eskuetan dago.
"¡¡¡¡¡AL ATAQUEEE....!!!!!"
Orain egindako ariketa talde handietan egindako azterketa zen, non ikusi ditugun Uradaibaiko inguru horretan aurki ditzakegun egoera desberdinak, baino hemendik aurrera gure burua lanen jarri eta, binaka, egindako "kritika" horien aurrean erantzun bat emateko garaia heldu da.
Gure helburuak: desmuntagarria den zerbait egin baharrean, udan zein neguan erabiltzeko leku bat sortu; oinez heldu ahal izateko aukera eman eta leku desberdinak egitea jendea non egon nahi duen aukeratu ahal izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario